COMGI
Hasiera > 

Ikusmen Murritza Dut: Jardunaldiak Tabakaleran [2017/12/01 - 2017/12/02]

Data: 2017/12/01 - 2017/12/02
Hasiera ordua: 09:00

Datozen abenduaren 1 eta 2an Donostian, Tabakaleran, Ikusmen Murriztua Dut Jardunaldiak ospatuko dira. “Ikusi sinisteko, partekatu aurrerapausuak emateko, ikustarazi hobetzeko” lelopean, Ikusmen Murriztua Dut proiektua oinarritzen den filosofía jasoko da.

Egunerokotasunean bizi dituzten zailtasunak uler ditzaten, beren inguruko pertsonak euren tokian jartzea nahi izan dute oraingoan Ikusmen Murritza Dut-eko kideek. Xede horrekin, jardunaldietan aurkeztuko dira Ikusmen Murriztua Dut eta Ikusmen Murriztua Dut VR APPak.

Profesional ezberdinak eta eragindako gizon-emakumeak elkartzeko helburua ere badute jardunaldiek, beren ezagutza eta esperientziak partekatu eta ikusmen murriztua duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea emaitza izango duten aurrerapausuak elkarrekin emateko. Jardunaldiotan 20 partehartzaile baino gehiago izango dira, oftalmologoak, hezitzaileak, psikologoak, optiko-optometristak, ikusmen-errehabilitatzaileak, irisgarritasunean adituak eta lagungarriak diren teknologien garatzaileak, besteak beste, baita ikusmen murriztua duten gizon-emakumeak ere.

Ikusmen murriztuaren existentziaren inguruan gizartea sentsibilizatu nahi da eta, horrela, berau pairatzen duten gizon-emakumeen ulermena eta interakzio soziala hobetu. Profesional, ikusmen murriztua duten gizon-emakume eta, oro har, hiritarren partehartzeak baita jardunaldiok hedabideetan izango duten oihartzunak ere ikusmen murriztua ikustarazten eta Ikusmen Murriztua Dut bereizgarriaren esanahia ezagutzera emateko lanean jarraitzen lagunduko die Ikusmen Murritza Dut-eko kideei.

Egitaraua

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz