COMGI
Hasiera > 

Lankidetzaren eguna [2017/10/31]

Hasiera: 2017/10/31
Hasiera ordua: 18:00

Urriaren 31n, asteartea, Osasun Lankidetzaren Eguna ospatuko da Elkargoan. Orain arte, lankidetza proiektuei zuzendutako diru-laguntzak Medikuaren Egunarekin batera eman ditu Fundazioak, baina aurten ekitaldi berezia egitea erabaki da, soilik eta bereziki lankidetzari zuzendutakoa.

Izan ere, duela 3 urte Lankidetza Bulegoa martxan jarri zenetik, erakunde askok egin dute diru-laguntza jasotzeko eskaera eta urtez urte proiektu ugari aurrera eraman ahal izan dira munduko herrialde desberdinetan.

Hala, ekitaldi honen helburua erakunde eta proiektu horietako batzuk ezagutaraztea da eta horiekin batera hainbat herrialdetako errealitatea eta osasun beharrak.

Ekitaldiaren egitaraua

Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Lehenengo zatian aurten aurrera eraman diren zenbait proiekturen aurkezpena egingo da, lehengo urteko Fundazioko diru-laguntza jaso zutenak.

Besteak beste, AMSOGRA erakundeak Nikaraguan egindako proiektua ezagutuko dugu (CPAP tratatzeko dispositiboak erosi ahal izan ditu arnasteko arazoak dituzten haurren tratamendurako) edota onkologia paliatibora zuzendutako Paliativos sin Fronteras erakundearena, Haitiko Puerto Principeko Saint Damien Ospitalean garatua izan dena.

Horren ondoren, aurtengo deialdiako diru-laguntzen banaketa egingo da. Guztira 20.000 euro baino gehiago banatuko dira, erakunde hauen artean:

  • ONG AMSOGRA. Proiektua: Adquisición de un colposcopio para la detección precoz de carcinoma cervicouterino en las mujeres de Nueva Segovia (Nicaragua).
  • O.D.M / MUNDUKO BEGIAK. Proiektua: Refuerzo de las capacidades en salud ocular de los recursos humanos sanitarios de la región de Mopti (Mali).
  • PALIATIVOS SIN FRONTERAS. Proiektua: Apoyo para la atención domiciliaria paliativa de PSF Melilla, que atienden tanto en Melilla como en pueblos cercanos de Marruecos, en la provincia de Nador.
  • SAHARA CONMIGO. Proiektua: Proyecto de salud bucodental para niñas y niños del centro de discapacitados y escuela sensorial de invidentes y sordomudos de la wilaya de Auserd en los campamentos de refugiados saharauis de Tindouf (Argelia).
  • DENOK OSASUNAREN ALDE – TODOS POR LA SALUD (D.O.A.). Proiektua: Programa de colaboración y fortalecimiento del sistema de salud en el ámbito asistencial, de formación y capacitación del personal sanitaria. Guatemala 2017.
  • FUNDACIÓN LA VALMUZA. Proiektua: Educación para la salud en adolescentes en riesgo del medio rural del sur de Mozambique.
  • ASOCIACIÓN UTOMI: Proyecto para la mejora y dotación nutricional del área pediátrica del Hospital El Carmelo, Chokwé-Mozambique.
  • ETIOPIA - UTOPIA: Formación del Personal Médico en Ayder Referral Hospital de Mekelle (Etiopia).
comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz